Ez dakit zelan esan, zelan azaldu hemen idatziko dudana, zihuraski ez zaizue interesatuko ezbaita zuentzat, ez dakit norentzat den, ezta zer idatziko dudan , ez dakit bihar nere burutik zer pasako den, NIK EZ DAKIT EZER,baina zaiatuko naiz hitz egiten, batzutan lelokerietaz, zentzugabekoak, beste batzutan ordea zeozer interesgarria agertuko da, nire hausnartzeko mundu txikia izango den honetan.
sábado, 11 de junio de 2011
Hain arrararoak dira sentimenduak, hain arraroa da gure ingurua,ezin dugu munduari begira egon eta ezer ez dela pasatzen pentsatzen egon. Ordu batez eserita egotea, ordu betez begira egotea, ordu betez bere barnean sartu nahi izatea, ordu batez, bakarrik sentitzea, ordu batez, non zauden eta zer egiten zauden ez jakitea, ordu batez amets egiten egotea, bakarrik, sentimendu ezberdinak imaginatzen inorekin konpartitu barik , bakardadean , noraezean, ezer ulertu barik guztia ulertu nahian, zoramena, zoramenaz zoratuz, galdurik, pentsamenduetan igeri egiten, arrrazoiak bilatu nahian,
sábado, 21 de mayo de 2011
Mundua noraezean
Ez da erraza mundu honetan murgiltzea, ez da erraza nor garen jakitea. Nork asmatu zuen mundua? Nork asmatu zuen gure gizartea? Zer gara, nor gara? zertarako gara?
Askotan ohetik esnatu eta galdera bat egiten diot neure buruari, zer gara? Zer da benetakoa? Zer da gure mundua?
Ondorio batera heltzen naiz horretan pentsatzen dudan momentu guztietan, soilik gara guk imaginatu duguna, gu bezalako gizakiek egin dituzten asmakuntzak, guztion artean sortu ditugun ideiak, baloreak, beldurrak…
Inguraturik gaude, ezin gara askeak izan, ikusten ez diren ideiengatik inguraturik baikaude eta hauek ez gaituzte gu izaten uzten.
Dena asmaturik dago, natura izan ezik, bere ildotik doan gauza bakarra, gu gizakiok beraren kontra joaten saiatzen gara berarekin joan beharrean, natura da gure bizitza, naturak izan beharko luke garrantzi guztia mundu honetan, baina gero eta gehiago, gizakiok sortutako ideien artean bakarrik ibiltzen gara, belarretik joan beharrean espaloitik joaten gara, natura sentitu beharrean berarengandik urruntzen gara, teknologia berrietan murgilduz, burua abstrakzioan sarturik, benetako mundua ikusi barik.
Eta zer dakar abstrakzioak??? Gizarteak sortutako idei horiek?
Gero eta gauza gehiago nahi izatea, gauza materialei garrantzia ematea ( gizakion ideiengatik balore ezberdinak dituzten gauza guztiak), naturatik aldentzea, gizatasunetik aldentzea, azken finean gizaki izateari uztean, makina kontsumitzaileetan bihurtuz, gauzak lortzeko behar diren papertxo horietan pentsatuz, hori lortzeko edozein lekutan denbora galduz, luxuan eta denbora librean bakarrik pentsatuz, besteoi alde batera utziz.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)