sábado, 21 de mayo de 2011

Mundua noraezean

Ez da erraza mundu honetan murgiltzea, ez da erraza nor garen jakitea. Nork asmatu zuen mundua? Nork asmatu zuen gure gizartea? Zer gara, nor gara? zertarako gara?
Askotan ohetik esnatu eta galdera bat egiten diot neure buruari, zer gara? Zer da benetakoa? Zer da gure mundua?
Ondorio batera heltzen naiz horretan pentsatzen dudan momentu guztietan, soilik gara guk imaginatu duguna, gu bezalako gizakiek egin dituzten asmakuntzak, guztion artean sortu ditugun ideiak, baloreak, beldurrak…
Inguraturik gaude, ezin gara askeak izan, ikusten ez diren ideiengatik inguraturik baikaude eta hauek ez gaituzte gu izaten uzten.
Dena asmaturik dago, natura izan ezik, bere ildotik doan gauza bakarra, gu gizakiok beraren kontra joaten saiatzen gara berarekin joan beharrean, natura da gure bizitza, naturak izan beharko luke garrantzi guztia mundu honetan, baina gero eta gehiago, gizakiok sortutako ideien artean bakarrik ibiltzen gara, belarretik joan beharrean espaloitik joaten gara, natura sentitu beharrean berarengandik urruntzen gara, teknologia berrietan murgilduz, burua abstrakzioan sarturik, benetako mundua ikusi barik.
Eta zer dakar abstrakzioak??? Gizarteak sortutako idei horiek?
Gero eta gauza gehiago nahi izatea, gauza materialei garrantzia ematea ( gizakion ideiengatik balore ezberdinak dituzten gauza guztiak), naturatik aldentzea, gizatasunetik aldentzea, azken finean gizaki izateari uztean, makina kontsumitzaileetan bihurtuz, gauzak lortzeko behar diren papertxo horietan pentsatuz, hori lortzeko edozein lekutan denbora galduz, luxuan eta denbora librean bakarrik pentsatuz, besteoi alde batera utziz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario